Albisteak

Zatoz euskarara 
Seme-alabek ikasturtea hastearekin batera Orozkoko Udalak gurasoentzako euskara ikastaro praktikoak antolatu ditu. Ikastaro hauek euskara maila hobetu nahi duten gurasoei, seme-alabekin euskaraz komunikatu nahi dutenei, etxerako lanetan seme-alabei lagundu nahi dietenei… zuzenduta egongo dira. Seme-alaben ordutegira moldatutako ikastaroak izango dira eta udal beka izango dute.
Udalak batzar ireki bat antolatu du ikastaro hauei buruzko informazioa jasotzeko interesa duten gurasoentzako. Batzarra, ostegun honetan, irailaren 25ean, izango da 17:00etan Kultur Etxean.
Animatu eta etorri batzarrera informatzera!