Albisteak

 
Azken boladan egon diren kexak direla eta 12 urte bitarteko umeei Donibane Aretoan bete beharreko arauak banatu zaizkie eskolan. Igandeetan umeentzat egoten den zinema emanaldian zenbait umeren jarrera ez da egokia, zarata eta zinkinkeria direla nagusi. Arau horietan 11 urtetik beherakoak Donibane Aretora arduradun batekin joan daitezela gomendatzen da; horretaz gain, filmean zehar isiltasuna mantentzeko, norbere lekua garbi uzteko eta norbere jesarlekuan geldi egoteko ere eskatzen da. Arau hauek gurasoek beraien seme alabekin etxean lantzea da asmoa.

Arauak (JPG, 2MB)

Aholkuak (JPG, 2MB)