Albisteak

 

Aurten ere Orozkoko Antolinzaleak Jai Batzordeak San Antolin jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Kartelak aurkezteko epea astelehenean, ekainaren 12an, itxi zen eta ekainaren 13tik 19ra lehiaketara aurkeztutako kartelak Orozkoko Museoan egongo dira ikusgai.  Herritarrek beraien gustukoen duten kartelaren aldeko bozka emateko aukera izango dute. Irabazlea nor den erabakitzeko orduan herritarren bozkak %30eko balioa izango du eta epaileenak, berriz, %70ekoa.

Epaimahaia arte ederretan lizentziatutako pertsonek osatuko dute eta irabazleak nortzuk diren jakin bezain laster Udaleko webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da. Kartel irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du eta bigarrenak 100 eurokoa. 14 urte baino gutxiagokoen artean lehiaketa irabazten duenak pintura-materiala jasoko du sari gisa.