Albisteak

 

Haritz gorridun unada bateko inausketatik eta entresakatik atera dan egurra partikularrak aprobetxatzea da zozketa honen helburua.

Zozketa: Garai alderdiko Uruburu basoko 20 lote. Bakoitza  10 estereo (6.000-7000 kilo) ingurukoak.

Egurra pista ondoan batuta dago eta lote bakoitzak 200 €.- balio dau. Ganera,  150 euroko fiantza bat ipini beharko da. Salmenta debekaturik dago.

Orozkoko udalerrian erroldaturik edo bizi diren pertsonak parte hartu ahal izango dabe. Bakarrik parte ahal izango dau etxebizitza bakoitzeko bertako batek. Zozketan parte hartzen dauan pertsonaren etxebizitzarako izango da egurra.

Zozketaren  lekua eta eguna: Udaletxeko Plenoetako aretoan, apirilaren 11n, barikua, eguerdiko 12:30etan.

Izen emotea: Udaletxean, zozketaren ordu erdi lehenagorarte. Izena, helbidea eta kontaktua jakinerazo beharko da.

Informazio gehiago zozketaren momentuan.