Albisteak

 
  • 600 pertsonak baino gehiagok bisitatu ditu Gorbeiako Turismo Bulegoak, iaz baino %23 gehiagok
  • Ostatuak beteta egon dira Aste Santuan eta %70ean Pazko astean

Gorbeia Gune Turistikoak* bisitari eta turisten igoera garrantzitsua izan du pasa den oporraldian. Orozko_Gorbeia iparraldeko eta Murgia_Gorbeia hegoaldeko Turismo Bulegoek %23 bisitari gehiago kontatu dituzte, iazko Aste Santuan eta Pazko astean etorritakoekin konparatuta. Gainera, Gorbeiako Parke Naturalera eta inguruko herrietara hurbiltzen diren gehienak bertakoak dira, eta ez dute Turismo Bulegoek eskaintzen dituzten zerbitzuen beharrik; edota teknologia berriak erabiltzen dituzte (facebook, twitter, www.gorbeiaeuskadi.com webgunea…) eta ez dira pasa aipatutako zentroetatik. Erabili dituztenen jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa (%73a) Euskal Autonomia Erkidegokoak dira. Gainontzekoak, kataluniarrak eta madrildarrak, hurrenez hurren.

Gorbeiako ostatuek ere oso balorazio ona egin dute. Landetxe, hotel eta landa-apartamentu gehienak beteta egon dira Aste Santuetako egunetan eta Pazko astekoetan %7ean.

Azkenik, Gorbeiak Aste Santuan antolatutako bisita gidatu gastronomikoek ehunen bat lagun bildu dituzte.