Albisteak

 
Maiatzaren 2tik ekainaren 28ra luzatuko da aurtengo, 2018ko, errenta aitorpena egiteko kanpaina, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri duenez. UEMAk hori euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Gaur egun Orozkoarren %6ak bakarrik egiten du aitorpena euskaraz, nahiz eta herriko euskara jakintza mailak %70 gainditzen duen.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko bide asko daude. Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz, interneten sartuta edota hitzordua eskatzean, euskaraz egin nahi dela esan daiteke. Eskaera egin ondoren, ogasunak agiri guztiak euskaraz bidaliko ditu. Informazio gehiago jaso daiteke www.uema.eus edo web.bizkaia.eus webguneetan.