Albisteak

 
Euskararen aldeko kontzientzia hartzea eta horrekin gazteak eragile aktibo bihurtzea helburu dute uztailaren 10etik 17ra Zestoako Sastarrain aterpetxean UEMAK antolatuko dituen udalekuek. Orozko bezala horren parte diren herrietan bizi diren 15 eta 18 urte arteko gazteek izango dute parte hartzeko aukera 249 euroren truke. Prezioan sartuta dago zazpi eguneko egonaldia mantenu osoan, baita eguneroko ekintzak, irteerak, eta jarduera guztiak ere. Izena emateko epea maiatzaren 9ra arte izango da zabalik. Horretarako, hezkuntza@uema.eus helbidera idaztea edota 943 816 699 telefonora deitzea nahikoa izango da.