Albisteak

 

Apirilaren 12an eta 19an udal langileentzako eta ordezkari politikoentzako gogoeta saioak egin ditu UEMAk. Horietan Orozkoko euskararen inguruko datuak emateaz gain, udalak normalizazio arloan egindako ibilbidearen berri eman zaie langileei, UEMA zer den jakinarazi da, hizkuntza irizpideen berri ere eman zaie, eta egunero eman daitezkeen hainbat egoeraren berri eman eta horien inguruan hausnartu dute. Ordu eta erdiko saioak izan dira.

Sail desberdinetako langileek hartu dute parte: kaleko brigadako guztiek (4), aguazil biek, kultura saileko 1ek eta administrazio arloko 1ek. Orokorrean balorazio oso positiboa egin du Udalak, parte hartzaileen artean gogoeta sustatzea lortu baita. Udal barruko egoeraren diagnostikoa egitea da UEMAren hurrengo urratsa Orozkon. Maiatzean egitea aurreikusten dute. Ostean, ekainean, aurrera begirako urratsak zehaztuko dituzte: udal barruko erabilera plana, hizkuntza irizpideak ezarri eta honen jarraipena egin, etab.