Albisteak

 
Udaletik postua nahi dutenei Lanbiden daukaten curriculuma eguneratzeko gomendatzen die
Orozko, 2014ko maiatzak 19.- Udalak zuzenean kontratatuko ditu Lanbideren bitartez Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako programa berri baten laguntzarekin. Lau hilabeterako eta erdi lanaldiko kontratuak izango dira eta euren zeregina herriko altzairuen egokitzapena eta margotzea eta brigadarekin lan egitea izango da.
Kontratua ekainaren 15ean hasiko da eta langileen aukeraketa Lanbideren esku egongo da. Hau dela eta Udaletik postua nahi dutenei Lanbiden daukaten curriculuma eguneratzeko gomendatzen die. Lanbideren bulegorik gertuena Laudioko Virgen del Carmen kaleko 15. zenbakian aurkitzen da. Bulegoaren telefonoa 94 498 57 30.