Albisteak

 

Beste behin ere Orozkok parte hartuko du Europako Ondare Jardunaldietan urrian. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu, "Ondarea plazara" lemapean aurten, eta arte komunitarioak azpimarratzea izango dute helburu. Lau hitzordu egongo dira herrian. Atxikitako PDFan Bizkaia osoko zein herriko hitzorduen inguruko informazio gehiago jaso daiteke. Izena emateko 94 633 98 23 telefonora deitu edo museoa.orozko@bizkaia.org e-porta helbidera mezua bidaltzeko aukera dago.

  • Urriak 5, larunbata. Ibilbide gidatua: "Neguko errituak: Natura gorteatzen". 9:00-14:00
  • Urriak 12, larunbata. Ibilbide gidatua: "Jai tradizionala eta horren kodea". 10:00 - 13:00
  • Urriak 19, larunbata. Ibilbide gidatua: "Bizitzeko astiak: Mendiko lantegian kozinatu eta jokatzea". 9:00 - 14:00
  • Urriak 27, igandea. Gaztain Eguna.

 JEP - Egitaraua (PDF 7,11MB)
 JEP - Orozkoko ekintzak (PDF 143KB)