Albisteak

 

Zubiaur Pla(zara) gure herriko erdigunea hobetzeko prozesu partehartzailearen bitartez orozkoarrok hainbat bileratan gure herriaren eraldaketari buruzko iritzia emateko aukera izan dugu. Udalaren ustetan prozesua oso positiboa izan da herri-hausnarketa sustatu duelako eta ekintzak aurrera eramateko gune berriak mahai gainean jarri direlako. Horrez gain, prozesua hiriguneari buruzko herritarren gogoa sustatzeko aukera bikaina izan da.

Azaroaren 9rarte nahi dituztenek Orozkoko Museoan partehartze prozezuaren emaitzen informazio osoa jaso dezakete eta azaroaren 7an herri-aurkezpen bat antolatuko de 19:30ean Donibane Aretoan.

 Nahi dituztenek Prozesuan 4 gune landu dira: Zubiaur Plaza, Oderiaga kalea, Ibaiondo kale alboan dagoen parkea eta Lehendakari Aguirre parkea. Zubiaur Plazari buruz egindako hausnarketan bereziki plaza uniforme bat egitea proposatzen da. Beraz, zolua aukeratzeko eta antolatzeko orduan bereizgarri hau kontuan izan beharko da. Orain daukagun plazan arkitektura-elementu gehiegi daude eta plaza berrian gardentasuna bilatu nahi da, plaza uniforme bat zoruari dagokionez eta hiri-altzariak plazaren perimetroan. Arkitektura-oztopoak kenduko dira plaza berrian sartzea erraza izan dadin.

Plazaren erabilera soilik oinezkoentzat mugatuko da eta hiri-altzariak jarriko dira Oderiaga kalean autoen sarrera debekatzeko. Prozesuak plazako zoluan Itxina bidearen irudikapen bat egitea proposatzen du historiaren elementu honi garrantzia emateko. Orain plazan dauden bolardoak eta zuhaitzak kentzea proposatzen da eta beste berrikuntzen artean, plazaren bi aldeetan eserleku luzeak, bizikleten aparkalekuak eta birziklatzeko paperontziak jartzea ere proposatzen da.