Albisteak

 

Zubiaur Plazatik irten eta prozesu partehartzailean zehar aztertzen eta lantzen ari diren espazio publikoko tokietatik igaroko da ibilbidea; Zubiaur plaza, Lehendakari Agirre parkea, `pika` ezizenez ezagututako espazio publikoa eta Oderiaga kaleko puntu beltza. Ibilbidean zehar toki hauen erabiliren inguruko hausnarketa bultzatuko da eta partehartzaileen proposamenak eta iritziak jasoko dira, talde motorearen saioetan sartu eta kontutan hartuak izan daitezen.

Gainera deialdi osoan zehar Zubiaur pla[zara] prozesuaren aurrerapenei buruz, talde motorearen lanari buruz eta ideiagintza tailer irekiko lanari buruz informazioa emango da plazan kokatuko den etengabeko informazio puntu batean.

Gure herriko hiri diseinuan eragin eta partehartzeko aukera ona.

Zubiaur Plazan eta inguruetan zehar ospatuko den ibilbidean partehartzera anima zaitez!

Itxaroten zaituztegu!

Animatu eta parte hartu!