Enpresak

Ekonomia Orozkon

Behiak

Orokoko erliebe malkartsua dela eta, bertoko jarduera ekonomikoa lehen sektorean biltzen da. Batez ere abeltzantza intentsiboa, ukuiluratua eta haragi ekoizlea aurki dezakegu. Beste jarduera garrantzitsu bat basoen ustiapena da. Kasu honetan, eta jarduera hau sustatu nahian, hazkunde azkardun espezieak daude sartuta.

Orain arte jarduera industriala, lekuko baso, abere eta nekazal baliabideen eraldaketari lotuta egon da, berau elikadura-industria txikietan eta egurraren arloko tailerretan islatzen delarik. Dena den, azken urteetan Orozkoko haranean sumatzen da garapen industrial garrantzitsua.