Agenda

 

Irailaren 16an, asteazkenean, hainbat bertsolari bizkaitar Orozkon batuko dira 'Udabarria bertsotan' Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketarako sailkapen fase batean parte hartzeko. Donibane Aretoan izango da, 18:30ean.

Bertan, Aitor Ruiz Urizar, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Iker Garaigoitia Astigarraga, Jontxu Martínez Zarrabeitia eta Joseba Barandian Andueza lehiatuko dira. Gai-emailea, bestalde, Oier Iturralde Fernández izango da.

Osasun publikoa bermatzeko neurri guztiak hartuko dira. Informazio gehiagorako, www.bertsozale.eus web-orria kontsultatzeko aukera dago.

Udabarrria bertsotan 2020