Aranaren enblematika eta Orozkoko Merindadea

Armarria

Orozkoko udaletxea Donibane Zubiaurko elizatean eraiki zen 1750. eta 1754. urteen artean. Etxe aurrean armarria, erabat barrokoa, 1752an egina. Dagoen lekuan dagoelako, denok daukagu Orozkoko armarritzat, baina ez da hala. Izan era, Bizkaiko Jaurerriko armarria da

Orozko 1855 urterarte bere lehen zigilua erabili zuen, Bergarako Hitzarmenetik erabilitzen zena. Urte horretan, Haranaren Udaletxean eta Orozkoko Merindadeko aurrealde nagusian armarri bat zegoela eta, zigilu honek, borde edo zirkuluetan ikur lokal bat bezala erabiltzen hasi zen. "Haranaren Alkatetza eta Orozkoko Merindadea" eta, bigarren tokian, "Orozkoko harana eta merindadea", José de Landaluce, alkate ordeak, 1876.eko urriaren 13an idatzitako idazkin batean aitortzen zuen bezala.

Bandera

Orozkoarrok ordezkatzen gintuen armarririk eta banderarik ez geneukanez gero, udalbaltzak, 2008ko ekainaren 20ko aparteko osoko bilkuran, OROZKOKO HARANAREN ETA MERINDADEAREN lekuko izango diren ikurrak onartu zituen, zientzian oinarritutako ikerketa zehatzaren ondoren. Laster argitaratuko dugu ikerketaren emaitza den lana, eta argitaratu bezain pronto izango duzue etxean guztiok.

Orozkoko haraneko bandera. Banderaren koloreak armarrian dute jatorri.

Aurrerapen gisa honakoa. Triangelu zuri, gorri eta musker kolorekoak. Eraketak haraneko lau elizateei egiten die aipamen, baita Orozkok Aiararren aginpetik alde egin arte bizitako sasoi gatazkatsuei ere.

Orozkoko haraneko armarria, Orozkoko IV. jaun Iñigo Garciaren armetan oinarritua: " Zilarrezkoa, gurutze berdea, lau otso gorri, bi eta bi elkarri begira".

 Escudo y fachada

Orozkoarren leinuaren armarria (1738), 1227tik aurrera erabilia.