Baselizak

Orozkok, lurralde zabala denez, baseliza ugari ditu oso banatuta daudenak: Andra Mari (Zubiaur), Mantzarbeitiko San Isidro (Arbaitza), Mugarragako San Migel (Beraza), Ibarrako San Roke, Jauregiako Santa Katalina, Goikiriako Andra Mari, Katadioko Santiago, Egurrigartuko San Fabian eta San Sebastian, Albitzuelexagako San Martin eta Arrolako Santa Marina (Arrola tontorra, 650 m.).

 

Zaloako Andra Mari. 

Zaloako Andra Mari.

Ermita honek –aurretik eliza izandakoa– nabe bakarra dauka, abside angeluzuzen estuagoa duena. Ateak arku zorrozdunak dira eta VI. mende amaierako arku konopialdun leiho bikoitz bat dauka. Sakristia eta elizpeagaz osatuta, aipagarria da daukan XVI. Mende amaierako egurrezko ganga. Ganga honek fazetatutako lanketadun sei giltzarri dauzka. Absidean ganga harrizkoa bihurtzen da. Koruan, hau ere XVI. mendekoa, jatorrizko eskudela eta gapirioa, euren tailekaz eta polikromiakaz kontserbatzen dira. Egun, XVII. mende hasierako kanpandorrea mantentzen da. Kanpandorre hau, bi kanpai dauzkana, lau zutoinen gainean dagoen teilatuaren isurietako baten luzapena baino ez da. Barrualdean, ondorengo irudiak agertzen dira: Andra Marirena, San Pedrorena, Esperantzarena eta XVI. mendeko eliz-gurutze bat. Ermita honen berri 1385. urtean badago ere, litekeena da antzinagokoa izatea.