Ibilbide turistikoak eta mendi-ibilbideak

 

Sarbidea:

Santa Marinara heltzeko, Aretaren eta Altube mendatearen arteko BI-2522 errepidea hartuko dugu, Zubiaur auzorantz. Bidegurutze batean, Donibaneko bidea hartuko dugu. Azken etxea igaro ondoren, errepidea basoko bide bihurtzen da. Bertatik jarraitu eta lehenengo bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu, harik eta zabalgunearen sarrerara iritsi arte, eta hori 5,5 kilometrora dago Zubiaurretik.

Deskribapena:

Santa Marina-Jesuri Arrola mendiaren gailur irekian hedatzen da; Orozkoko haranaren eta Gorbeiako Parke Naturalaren gaineko begiratoki bikaina da, eta Arabako Laudio herria ere ikusten da, Ganekogorta mendilerroaren ondoan.
Zabalguneko hesiaren barruan, irekitako aterpea ez ezik, antenadun etxola eta baseliza ere badaude. Bertan Santa Marinaren jaia ospatzen da, uztailaren 18aren aurreko eta ondorengo igandeetan.

Zabalguneko altzariekin batera, lizarrak, haritzak, urkiak eta pagoak landatu dira. Horiek gazteak direnez, babeseko gerizpea oraindik ere txikia da; hala ere, euren kolore berdeek alaitasuna ematen dute udaberrian eta udan.

Bisitak eta ibilaldiak inguruan zehar.