Ibilbide turistikoak eta mendi-ibilbideak

 
Orozkoko Harana inguru pribilegiatua da, ihes egin eta eguna natura zoragarriaz inguratuta gozatzeko leku ezin hobea. Harana, irekia baina mendiz inguratua, auzo xarmangarriak dituen toki lasaia da. Inguru majikodun paisaia da, mendiak, basoak, kobazuloak, baserriak eta errekak nahasean dituena.

Orozko Gorbeiako Parke Naturaleko sarrera nagusietariko bat da. Parkeko %20 udalerri honetakoa da.

Hauek dira bertoko naturak eskaintzen dituen sekretuak deskubritu eta bertoko paisaietaz gozatzeko ibilbideetako batzuk.