Ibilbide turistikoak

 
Gremio desberdinek (artzainak, arotzak, okinak) antzina zelan egiten zuten lan ezagutzeko aukera.

1.- Ogigintza

A) Oinez egindako txangoa.

  • Iraupena: ordu bat joan-etorria.
  • Gune interesgarriak: Azkoagaren etxea. Ogia nola egiten den ikusi. Produktua erosteko aukera.

B) Autobusez egindako txangoa.

  • Iraupena: 2 ordu joan-etorria.
  • Gune interesgarriak: Iguartze auzoa. Mari Aldayren etxea. Ogia nola egiten den ikusi. Produktua erosteko aukera.

2.- Gaztagintza

  • Oinez egindako txangoa.
  • Iraupena: ordu bat eta erdi joan-etorria.
  • Gune interesgarriak: Mendiola auzoa. Malatsa gaztak. Gazta zelan egiten den ikustea. Produktua erosteko aukera.

3.- Egurrarekin egindako lanak

  • Oinez egindako txangoa.
  • Iraupena: 2 ordu joan-etorria.
  • Gune interesgarriak: Mendiola auzoa. Jose Angel Aramendiren baserria. Egurra eskuz zelan lantzen den ikustea.