Historia

Prehistoria

Orozkoren ondare arkeologikoa eskualdeko aberatsenetariko bat da. Historiaurreko egunekoak diren aztarnategien parte handienak Gorbeiako mendigunean aurkitzen dira.

Aztarnategi hauek bi taldetan zatitzen dira nagusiki:

Kobetako finkapenak: hamaika dira Orozkon aurkitutakoak.
Hauek bi multzotan elkartu daitezke:

  • Itxinakoa
  • Urratxa-Lasrrekoatxakoa

Azken hauetan, Sastegin dagoen Urratxa III koban zehazki, harrizko eta zeramikazko materialak berreskuratu dira. Baita gorriz koloreko dekoratuta dagoen errekarri bat ere. Hauei esker zenbat denbora iraun zuen gizonak koban jakin dezakegu.

Banderizoen Gudak

Erdi-behe aroan bizi zen krisi ekonomikoa zela eta, nobleak presio zergaduna handituko dute nekazarien gainean. Hauen erreakzioak gatazka ugari eragin zituzten.

Neurri hau ez zen krisiari aurka egiteko nahikoa izan, horregatik nobleek armeei heldu eta beraien berdinekin borrokan hasi behar izan zuten.

Bizkaiko familia noble desberdinak, senideen begizta konplexuak eta leinuak elkartutaz bi taldetan banatuko dira: Onacinos eta Ganboinos.

Gizarte antolamendua

Adin berria zehar, Orozkoko haranak Bizkaiko lur laua osatzen duten talde korporazio lokalenbarruan, nortasun berezko udal eredu batean bihurtu zen. Bizkaiko beste udalekiko desbendintasuna, 1782. urterarte, jaunaren jurisdikzioaren dependentzia izatea zen. XII. mendetik aurrera Ayalako etxearen parte izan zen Alberta Sánchez de Orozko eta Ayalako Jaunaren ezkontza izan zela eta. 1785.eko apirilaren 2an Orozkok Bizkaiko Batzar Nagusietan parte hartzen du berriz, elizate bakarrarekin, Merindadeko batzarran ordezkaritza izan arren.

Mitoak eta elezaharrak

Kristianizazioa baino azkoz lehenago, euskaldunek zenbait mito eta elezaharrak sortu zituzten, gaur egun, kontakizunei esker, oraindik bizirik irauten dutenak.

Mari (Anboto eta Gorbeiako kobazuloetan bizi den emakumea), Basajaunak (basoetan bizi diren gizonak), Lamiak (ahate anka bezalakoak dituzten emakumeak) eta Sorginak euskal mitologiako izakiak dira, besteak beste. Horien guztien inguruan, haraneko biztanleen bizitza baldintzatzen zituen istorio desberdinak sortzen dira.

Kristianizazioarekin, sinesmen hauen hedapen publikoa murriztu zen, ez ordea pribatua.

Historia