Orozko

Orozkoko Harana mendiz inguraturik dago eta bi errekak zeharkatzen dute: Anauri eta Altube errekak. Hauek Kantarrena auzoan batu eta Arabako Areta auzoan Nerbioira heltzen dira. Baina Gorbeiko mendigunea da Orozkoko herriari aparteko berezitasuna ematen diona. Eusko Jaurlaritzak 1994ko uztailean

Parke Naturala deklaratua, 20.016 hektarearekin Euskal Autonomia Erkidegoko parkerik zabalena da.

Parkean Itxinako Biotopo babestua dago, 571 hektareaduna eta oso-osorik Orozkoko udalerrian kokatzen da. Berau karst ingurunea da, zuloetan sartzen den urari esker osatzen den disoluzio kimikoek sortutako zulogune eta harri biluziz josia. Bere barruan, hainbait kobazulo, leize eta lurpeko erreka dago.

Bere aparteko erakarritasunaz gain, parke guztian gizakiak egindako hainbat eraikin berezi dago: Burdinezko gurutzea, Gorbeia mendiaren punturik altuenean kokaturik dagoena; kirikiñoak, negu partean gaztainak gordetzeko erabiltzen zirenak; elurzuloak, urtean zehar elurra gordetzeko balio zutenak eta txabolak, mendietan zeuden denboraldian artzainen etxeak izan zirenak.

Orozkon parketa joateko bide bat baino gehiago dago. Ezagunena Usabeletik eta Belaustegitik doana da.

Beste aukera bat Gallartutik Altzagortara doan bidea hartzea da, berau Pagomakurreraino heltzen baita. Hona Bikozganetik beherantz dagoen baso-bidea hartuta ere hel daiteke, eta, azken aukera, Urigoiti auzoan elizaren ondoan dagoen aparkalekutik gorantz joatea da.

  • Fauna
  • Flora