1. Zatia

Udal gestioan herritarren parte-hartzea oinarrizkoa da Orozkoko Udalarentzat. Hori dela eta, irailaren 11ko Osoko Batzarrean aho batez onartu zen herritarren parte-hartzerako prozesu bat hasteko laguntza proposamena, aurrera eramateko modua arautzen duen erregelamendu bat osatuz egingo dena.

Erregelamendu hau lortzeko aldez aurretik hainbat pausu eman behar dira. Lehenengo, herritarrakaz batzarrak egin beharko dira, herritarren parte-hartze hau azaltzeko eta aitatutako partizipazio hau bultzatzeko ideia eta iniziatibak batzeko.

Udaletxekook pentsatzen dugu, herritarren parte-hartze honi hasiera emateko modurik egokiena dela auzo bakoitzean bertako jendeagaz batzarrak egitea. Horrexegaitik, hasteko zazpi batzar egingo ditugu, herriko zonalde desberdinetan: 

  • Arbaitza: Oketabetitik Uribiarte, Mantzarraga Urrexolaraino. Arbaitza, Mantzarbeiti, Orrotegitik pasatuz inguruetako auzo guztiak. Elkartzeko lekua: Arbaitzako txokoa.
  • Bengoetxea / Donibane: Presatxutik Bengoetxearaino, Okeluri eta inguruetatik pasatuz, Maiortu, Mendiola, Donibane eta Santa Marinako pista ondoko auzoak. Elkartzeko lekua: Udal Osoko Bilkuren Aretoa.
  • Beraza: San Migel inguruko auzo guztiak, Muguru barne, eta Isasi, Uxuluze eta Vistalegre. Elkartzeko lekua: San Migel eliza.
  • Ibarra: Unibasotik Egurrutu, Adaro eta Urigoitiraino, Zaloa, Gallartu, Ibarra eta Arangurenetik pasatuz, eta sakabanatuta dauden beste auzoak. Elkartzeko lekua: Ibarrako eskola.
  • Murueta: Zabaleko bidegurutzetik Usiraino, Torrezar, Katea, Murueta, Pagatsandutik pasatuz, eta biztanle gutxiagoko beste auzoak. Elkartzeko lekua: Soziala.
  • San Martin: San Martin eta Goikiria inguruko auzo guztiak, Jauregia eta Lekubarri. Elkartzeko lekua: Goikiriako txokoa.
  • Zubiaur: Presatxu, Arnauri, Olabarri eta San Juan auzoetako inguru guztiak. Elkartzeko lekua: Donibane Aretoa.

2. Zatia

Orozkoko Udalean nahi dugu herritarrek esatea zeintzuk diren auzoetako batzarretan tratatu beharreko arazoak. Horretarako, gutunontzi batzuk ipini ditugu, jendeak eztabaidatu nahi dituen gaiei buruzko iradokizunak planteatu ahal izateko. Modu honetan, auzo bakoitzarentzat gai-zerrenda berezi bat antolatuko dugu, auzo bakoitzean tratatu nahi diren gaiak kontuan hartuta.

Aipatutako gutunontziak auzoko hauetako gutunontzi-kasetetan daude ipinita: Murueta, Bengoetxea, San Juan, Mantzarbeiti, Beraza, San Martin, Kultur Etxe, Olarte eta Ibarrako eskoletan.

Proposamenak alkatearen helbidera ere bidali ahal dira alkatetza.orozko@bizkaia.org edota udaletxera eraman.
  • Batzarretako aktak