Udaleko komunikazioa, herritaren parte-hartzea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Orozkoarren %72k uste dute Udalak udal gaietan parte hartzen uzten diela. Hala erakusten du Udalbatzak agindu duen inkesta batek. "Gizarline" laneratze enpresak burutu du, doan, gogobetetze-inkesta, eta 150 lagun itaundu ditu telefonoz.

%71k egoki eta komenigarri deritzote kultura, hirigintza eta ingurumeneko gaiak eztabaidatzeko, Udalak lantaldeak sortzeari, sanantolinekin eta euskararekin egin den moduan esate baterako. Era berean, herritarren parte hartzea bultzatzeko, itaundutakoen  %90ek oso positibotzat jotzen dute auzoan auzoko batzarrak egitea, bakoitzari dagozkion arazoak eztabaidatzeko.

Bestela, galdeketak agerian utzi du orozkoarren %67k nahikoa irizten diotela Udaletik ematen zaien informazioari, nahiz eta %46k herritarrekin komunikatzeko beste bide batzuk ere erabiliko lituzketen, kasu baterako asanbladak, udal aldizkaria -dagoeneko argitaratzen hasi dena- eta iragarki gehiago ere bai.

Oinarrizko gizarte-zerbitzuei dagokienez, berriz, emaitzek erakutsi dute herritarren %70ek ez dakitela zein zerbitzu eskaintzen zaizkien."

Esteka baten bidez, inkesta osoko dokumentuari joango ginateke. Euskarara itzultzen ari dira, momentuz gaztelaniaz baino ez daukagu. Agian oraindik ipini esteka bakarrik gaztelaniazko orrialdean eta itzulpena heltzen denean ipiniko dugu.