Herritarrek parte hartzeko prozesuak

 

Azken urte hauetan turismoak emaitza oparoak ekarri ditu euskal ekonomiarako. Hori dela eta, Orozkoko Udalak herriko garapena bultzatu nahi du; turismoa, ostalaritza eta merkataritzaren bitartez gaur egungo eskaintza mantenduz eta hobetuz.

2013ko martxoaren 21ean Orozkoko I. Turismo Foroa egin zen, Udalak antolatuta Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen laguntzaz. Foro horretan herriko elkarteek, ostatuek, ostalariek eta merkatariek hartu zuten parte. Bertan aipatutako ideiak eta ekarpenak Udaletxera eraman ziren. Foroa urtero egiteko asmoa dago.