Zubiaur Pla(zara) prozesua

Zubiaur pla[zara] Orozko erdigunearen inguruko hausnarketa eta proposamen prozesu partehartzailea da, espazio publikoaren kalitatearen hobetzea, aktibazioa eta berau balioan jarriko dituen interbentzio programa batean bilduko dena. Zubiaur plazaren soladuraren aldaketaren testuinguruan kokatuta, prozesuak Zubiaur plazaz haratago, inguruko zonaldeei ere begiratu nahi die eta herritarrek haren gainean iragankorragoak diren interbentzioak garatzeko aukera eman nahi da, multzoaren berbalorazioa bultzatzeko asmoz.

Orozko erdiguneko espazio publikoaren kalitatea hobetzeko interbentzio programa bat sortzea da prozesuaren helburua, berezko aspektu kultural, sinboliko eta identitatezkoak ardatz hartuta; proposamenak, ekintzak eta bestelako alderdiak jasoko dituen programa bat, udalerriko bizilagunen nahietan oinarrituta eta epe erdira begirakoa.

Gainera, prozesuak bere garapenean zehar ondorengo helburuak lortzea ere bilatzen du:
- Orozkoko erdigunearen arkitektura, monumentu, funtzio eta elementu sinbolikoengan hausnarketa kolektiboa bultzatzea.
- Udalerriaren erdiguneko espazio publikoaren etorkizuneko ereduari buruz herritarren desioak ezagutzea.
- Harreman, kultura eta komunitate jarduerarako aukerarako espazio publikoak detektatzea Orozkoko erdigunean.
- Orozkoko erdigunean bizitza sozial eta kulturala bultzatuko duen herritar taldearen sorrera sustatzea.

Prozesu partehartzaileak maiatza eta ekaina arteako iraupena izango du eta bi ondoz ondoko bi fasetan antolatuko da. Lehenengo fasean zehar hobekuntza aukerak eta ildo orokorrak definituko dira eta Orozko erdiguneko interbentzio guneak zehaztuko dira. Zubiaur Pla[zara]ren  bigarren fasean, birmoldaketa egiteko ekintza zehatzak eta gauzatze epeak definituko dira.

Prozesuan zehar, Orozkoko agente eta bizilagunentzako kolaborazio mekanismo ezberdinak eta topaketa espazio ezberdinak antolatuko dira, interbentzio programaren definizioan eta edukiak osatzen lagundu ahal izango dutelarik:

1. Talde motorea

Talde motorea, programaren edukia osatu, programa bera bultzatu eta jarraipena ematen arduratuko den taldea da, interbentzioen definizioan eta martxan jartzean lagunduaz.

Talde motorea 12 pertsonako talde anitza da eta espezialitate artistiko eta humanistiko ezberdinak dituzten pertsonek osatzen dute; diseinua, artea, argazkilaritza, historia,...

2. Saio irekiak

Saio irekien xedea herritarren ideiak, proposamenak eta iritziak jasotzea da, talde motorearen saioetan sartuak izateko. Saio irekiak herritargo guztiari bideratuta daude eta hurrengo saioetan antolatu dira:

2.1. Memoria eta desioen ibilbide herritarrak

Ibilbidea Zubiaur Plazatik irten eta erdiguneko espazio publikoko puntu ezberdinak zeharkatuko ditu. Orozkoko espazio publikoa eta elementu sinbolikoak balioan jartzea du helburu, baina baita informazio eta herritarren desioak jasotzea ere, talde motorearen saioetan sartu eta kontutan hartuak izateko. Ibilbideak Jane Jacobs Walk en planteamenduetan oinarrituta daude, non partehartzaileek ibili, behatu eta inguruarekin harremaneta jartzen diren.

Data: Maiatzak 31, larunbata, 12h00etan Zubiaur Plazan.

2.2. Ideiagintza tailerra, espazioak eta jarduerak

Ideiagintza tailerrak Zubiaurreko espazio publikoan, lan eremuaren barruan burutzeko interbentzio ideia eta proposamen zehatzak sortzea bilatzen du. Sorkuntza kolektiboa eragin eta proposamenak egitera bideratutako metodologia eta dinamikak erabiliko dira. Tailerrean sortutako proposamenak talde motorearen saioetan sartuko dira, interbentzio programaren parte izateko eztabaidatuak eta kontutan hartuak izan daitezen.

Data: Ekainak 6, ostirala, 19h00etatik 21h00ak arte Kultur etxean.

 

3. Ideien postontzia

Partehartze bide presentzialez gain, Orozkoko Udaletxean ideia postontzi bat kokatuko da, bizilagunei prozesu partehartzailearen gaiari buruzko desio, proposamen eta iradokizunak egiteko. Postontzian jasotako ideiak talde motorearen saioetara eramango dira.

Maiatzaren 31 arte, 13h30ak arte egongo da zabalik, Udaletxean bertan.

 

 

 

Herritarrek parte hartzeko foroak

Lan eremua

Aurkezpen publikoaren dokumentua

Berriak

Behin-betiko dokumentua