Herritarren eskubideak

 

(230. art.)

Aipatutako bulegoan eskatu beharko dira bai Udal erabakiak edo hauen aurrekariak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak eta kopiak, bai artxiboa eta erregistroak kontsultatzea. Bulegoan, ofizioz, egin beharreko gestioak egingo dira eskatzaileak eskatutako informazioa ahalik eta arinen eskura dezan, betiere horrek guztiak udal zerbitzuen zereginetan trabarik sortu barik.

Informazio eskaerak arrazoituak izan beharko dira, erabakien edo ebazpenen ziurtagiriak lortzeko ez bada. Azken hauek, edonola ere, dagokion tasa ordainduz eskuratu ahal izango dira.

(231. art.)

  1. Herritarrek edozein udal organori udal jardueren edo argipenen berri jasotzeko zuzentzen dizkieten eskaerak idatziz egin beharko dira nahitaez, eta administrazio prozedurari buruzko araudian aurreikusitako moduetan erantzungo dira.
  2. Eskaera beste administrazio batzuen edo beste organo baten eskumeneko gaien ingurukoa izanez gero, honen hartzaileak dagokionari zuzenduko dio, berau eskatzaileari jakinaraziz.
  3. Eskaerak udal jarduera bat proposatzen duenean, hartzaileak eskatzaileari jarraitu beharreko izapideak jakinaraziko dizkio. Proposamenari buruz kide anitzeko udal organoren baten jardunez gero, organo honetako idazkari lanetan diharduenak gehienez ere hamabost eguneko epean batzarraren aktaren dagokion atalaren kopia igorriko dio proposamenaren egileari.

Era berean, kide anitzeko organoko presidenteak, proposamenaren egilea dagokion batzarrean bertaratu dadin eskatu ahal izango du, egileak berak proposamena azaldu eta defenda dezan.