Herritarren eskubideak

 

(228. art.)

Elkarte edo erakunderen batek gaiordeneko puntu bati dagokionez aurrez administrazio izapidean interesdun gisa parte hartu izan badu, eta honen inguruan Udalbatzaren aurrean azalpenen bat eman nahi izatekotan, batzarra hasi aurretik alkateari eskatu beharko dio. Honen baimenarekin eta ordezkari bakarren bidez, alkateak adierazitako denbora-tartean duen iritzia azaldu ahal izango du. Hau guztia gaiordenean sartutako proposamena irakurri, eztabaidatu eta bozkatu aurretik.

Udalbatza amaituta, alkateak interesa duten udal gai zehatzei buruzko eskari-galderen tartea ezarri ahal du bertaratu den jendearentzat. Alkateari dagokio tarte honi hasiera eta amaiera ematea.