Parte-hartze foroak

Udalaren kalitate demokratikoa hobetzeko asmoz, udal kudeaketan herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu. Horretarako, ordezkari politiko eta Orozkoko auzokideen arteko harremana hobetu dugu, komunikazio-kanalak sortuta.

Herritarren partaidetzaren aldeko apustua egitea bizi-kalitatea hobetzearen alde egitea da, ez bakarrik bertoko biztanleentzako funtsezko arloak hobetzen –etxebizitza, ekipamenduak eta abar– herritarrak eurak politiketan inplikatzen ere bai.

Atal honetan Udalean hartzen diren erabakietan eragina izateko aukera izango duzue. Horretarako, Orozko hobetzeko zuon komentario, kexa zein iradokizunak bidali, alkatearekin posta elektronikoaren bidez idatzi edo berarekin zuzenean hitz egiteko ordua eskatu ahal izango duzue.

Zuon iritzia eskatzen duten interes orokorreko gaiak sortzen direnean eztabaidatu eta botoa emateko kontsultak eta foroak sortuko ditugu. Era berean, auzokideen eta Udalaren artean sortuko diren komunikatzeko beste bide batzuk atal honetan aurkituko dituzue.