Gobernua

 

Alkateak eta berak izendatutako zinegotziek osaturiko gobernu-organoa da. Zinegotzi kopurua ezin izango da izan udalbatzako kideen herena baino handiagoa.

Tokiko Gobernu Batzordearen zeregin nagusiak hauek dira:

  1. Alkateari aholkuak eta laguntza ematea.
  2. Alkateak edo osoko bilkurak delegatutako eskumenak gauzatzea.

Hauek dira Batzordeko kideak, alkatearen presidentziaren pean:

  • Idoia Camacho Markina (ADIE)
  • Juanjo Lazkano Ortueta (ADIE)
  • Berenice Rodríguez García (ADIE)