Gobernua

 

Zinegotzi guztiek osatzen dute (11k) eta alkatea da burua. Udaleko jarduera ardatzak ezartzen dira eta gai garrantzitsuenetan erabakiak hartzen dira. Eginkizun betearazlearen eraketa, plangintza, arauketa eta fiskalizazioko zereginak ditu.

Besteak beste, betebehar hauek dagozkio:

  • Alkatea aukeratzea.
  • Gobernu-organoak kontrolatu eta ikuskatzea.
  • Aurrekontuak onartzea.
  • Ordenantzak eta erregelamenduak onartzea.
  • Planak eta antolaketako eta kudeaketako gainerako tresnak onartzea.

Osoko bilkura hilean behin egiten da, bigarren asteartean, arratsaldean. Alkateak edo zinegotzien laurdenak eskatuta, ez ohiko osoko bilkura egiten da.

Osoko bilkurak publikoak dira. Hartutako akordioak edozein pertsonak edo entitatek kontsulta ditzake.

  • Deialdiak
  • Aktak
  • Bideoak