Osoko Bilkura

Zinegotzi guztiek osatzen dute (11k) eta alkatea da burua. Udaleko jarduera ardatzak ezartzen dira eta gai garrantzitsuenetan erabakiak hartzen dira. Eginkizun betearazlearen eraketa, plangintza, arauketa eta fiskalizazioko zereginak ditu.

Besteak beste, betebehar hauek dagozkio:

  • Alkatea aukeratzea.
  • Gobernu-organoak kontrolatu eta ikuskatzea.
  • Aurrekontuak onartzea.
  • Ordenantzak eta erregelamenduak onartzea.
  • Planak eta antolaketako eta kudeaketako gainerako tresnak onartzea.

Osoko bilkura hiru hilean behin egiten da, hilaren bigarren asteartean, arratsaldean. Alkateak edo zinegotzien laurdenak eskatuta, ez ohiko osoko bilkura egiten da.

Osoko bilkurak publikoak dira. Hartutako akordioak edozein pertsonak edo entitatek kontsulta ditzake.

Informazio-batzordeak

Organo hauek ez dute erabakitzeko eskumenik. Euren zereginak hauek dira:

  1. Osoko bilkurak erabaki behar dituen gaiak aztertzea eta txostenak eta kontsulta egitea.
  2. Alkatearen, tokiko gobernu-batzarraren eta ordezkaritzak dituzten zinegotzien kudeaketaren jarraipena egitea.

Oraingo legegintzaldian bost informazio-batzorde daude holan osatuta:

  • Kultura, Euskara, Kirola, Hezkuntza, Gazteria eta Turismoa. Begoñe Olabarria (presidentea), Jon Ander Barrondo, Estíbaliz Gastaka, Jon Joseba Estiballes, Santiago Gastaka.
  • Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak. Arkaitz Olabarria (presidente), Josu San Pedro, Juan Antonio Olaguenaga, Joseba Intxausti, Francisco Mimenza.
  • Gizarte-Ongizatea, Berdintasuna eta Osasuna. Jon Ander Barrondo (presidentea), Begoñe Olabarria, Estíbaliz Gastaka, Jon Joseba Estiballes, Santiago Gastaka.
  • Nekazaritza, Hezkuntza, Mendiak eta Ingurumena. Raquel Olavarria (presidenta), Arkaitz Olabarria, Juan Antonio Olaguenaga, Joseba Intxausti, Francisco Mimenza.
  • Ogasuna / Kontuen batzorde berezia. Josu San Pedro (presidentea), Begoñe Olabarria, Jon Joseba Estiballes, Juan Antonio Olaguenaga, Francisco Mimenza.

Tokiko Gobernu Batzordea

Alkateak eta berak izendatutako zinegotziek osaturiko gobernu-organoa da. Zinegotzi kopurua ezin izango da izan udalbatzako kideen herena baino handiagoa.

Tokiko Gobernu Batzordearen zeregin nagusiak hauek dira:

  1. Alkateari aholkuak eta laguntza ematea.
  2. Alkateak edo osoko bilkurak delegatutako eskumenak gauzatzea.

Hauek dira Batzordeko kideak:

  • Josu San Pedro
  • Arkaitz Olabarria
  • Begoñe Olabarria
  • Jon Ander Barrondo