Legealdi Plana

Legealdi Plana datozen lau urteetan gobernu taldeak gura dugun herrira eroango gaituzten ardatzak batzen dituen dokumentua da. Bertan legealdian garatu gura ditugun estrategiak zehaztuko doguz eta hauek zein proiektutan edo ekintzetan oinarritzen diren.

Aurrekontu partehartzaileetan, auzo-batzarretan eta udaletxean jasotako proposamenetatik sortu dogu, baita udal-gestioaren jarraibideak eta udal-teknikarien aportazioak kontuan hartuta ere.

Helburua bikoitza da:

  • Barrura begira, udal-gestioaren gida izango da. Berari esker, zerbitzuak hobeak izango dira. Hori dala eta, eguneroko gestioa hobetzeko tresna da.
  • Herritarrei aukera emongo die gobernu taldearen helburuak eta ekintza nagusiak ezagutzeko eta hauen jarraipena egiteko. Beraz, transparentzia handitzeko tresna da.

Planean ez da Udalak egingo dauen dana batzen, gura dugun herrira hurbiltzeko lehentasuna daukaten ekintzak baino.

Ez da dokumentu itxia eta aldatu ezin dana, baizik eta legealdian sor daitezkeen aldaketei irekia. Beharrezkoa bada, errealitatera eta momentuko egoera zehatzetara egokituko da.

 Legealdi Plana (PDF 1.27MB)