Alkatearen agurra

Alkatea Agintaldi berri honetan Udalaren web orrialdea hobetzea izan da gure lehenengoetariko egitasmoa. Ongi etorri guztioi, udalbatzako kide guztion izenean, udal atari berri honetara.

Atari hau dinamikoa eta elkarreragilea izateko, Udalaren eta auzokideen arteko komunikazioa errazteko asmoz jaio da. Hau da lehenbiziko berritasuna, eguneratutako udal informazioa jasotzeaz gain Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko datu erabilgarriak eskuratzea ahalbidetuko dizuen tresna baita.

Atariak herritarron parte-hartzeari buruzko zerbitzu berri bat ere badu, eta honen bidez zuon kexa zein iradokizunekin udal kudeaketan parte-hartu, edo alkatearekin hitzordua eskatu ahal izango duzue. Zuon iritzia eskatzen duten interes orokorreko gaiak sortzen direnean proposatzen diren kontsultak eta foroak ere lekua izango dute gune honetan eta, baita ere, auzokideen eta Udalaren artean sortuko diren komunikatzeko bide guztiak.

Beste berritasun bat da web orrialdearen bidez izapide administratiboak egin ahal izango direla. Zerbitzu hau abian jartzea lehenengo urratsa da Udala urteko egun guztietan 24 orduz irekita egon dadin, horrela udal bulegoetara egiten diren joan-etorri asko saihestuko baitira. Apurka-apurka, ezarri ahala, izapide eta zerbitzu gehiago izango dituzue.

Gu bisitatzera etortzen zaretenoi zuzendutako gunea ere berria da, eta bertan Orozkok eskaintzen dituen turismo eta ostalaritza baliabideei buruzko datu erabilgarriak zein eguneratutako informazioa aurkitu ahal izango duzue.

Jakina, udal atari hau hobetzeko asmoz egiten dizkiguzuen ekarpen zein iradokizun guztiak gustura hartuko ditugu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

 Josu San Pedro Montalbán.



Alkatearen erantzunak

Helbide honen bitartez zure zalantzak, iradokizunak eta ideiak bidali ahal dizkidazu, Orozko eta gure herritarren bizitza hobetu ahal izateko. Ahal bezain laster erantzungo dizut.
alkatetza.orozko@bizkaia.org



  • Biscaytik