Hegoalde sustapena

Hegoalde

Prezio tasatuta duten lau etxe eraikinek, lehen mailako materialekin eginak, Orozkoko Udalaren sustapen publiko bat. Bi eta hiru gela duten etxebizitzak dira (77,95 m2  eta 102 m2  hurrenez hurren), sukaldea, armairuak, bainu gelak manpara eta altzariekin horniturik.

Aukera paregabea ingurumen apartan, Orozkoko erdi gunean bizitzeko. Oso egokia ume txikiak duten familientzat eta naturak eskaintzen duen lasaitasunaz disfrutatu nahi dutenentzat gaur egungo erosotasunei uko egin gabe.


Esleipenaren oinarriak (PDF, 26 KB)
Kalitateen txostena (PDF, 30 KB)
Etxebizitzen planoa (PDF, 1 MB)

Informazio gehiago

Zubiaur Eraikuntzak Elkarte Publikoa

Zubiaur Eraikuntzak S.A. sozietate gisa eratu zen 1993.eko uztailaren 2an, eta oraindik ez da aldatu bere izendapen soziala. Etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta aparkalekuen gestioa, eraikuntza, salmenta eta promozioarekin zerikusia duten jarduera guztiak kudeatzen ditu sozietate. Horrela, Udalak etxebizitzen garestitzea saihesten du, eta horren ondorioz orozkoarrei etxebizitzen eskaintza hobetu diezaiekete. Aldi berean biztanleria ez murriztea lortzen du.