Gizarte-ongizatea

 

XEDEA ETA HELBURUAK

NAGUSILAGUN programaren helburua osasun-, partaidetza- eta segurtasun-aukerak optimizatzea da, pertsonak zahartu ahala bizi-kalitatea hobetzeko; horretarako, pertsonen ahalmenak garatzeko eta adinarekin batera doazen inboluzio-prozesuak geldiarazteko baliabideak eskaintzen dira.

Jomuga hori honako helburu espezifiko hauetan zehazten da:

  • Herritarren arteko gizarte-harremanak sustatzea.
  • Autonomia pertsonala sustatzea, osasun-ohitura onak sustatuz.
  • Autoestimua eta segurtasun pertsonala hobetzea.
  • Gaitasun pertsonalak sustatzea: maila fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala.

XEDE-PERTSONAK

Kolektibo hartzailea Orozkoko 65 urtetik gorako pertsona guztiak izango lirateke.

METODOLOGIA

Taldekako programa bat izango da, programaren hasieran eta amaieran banakako saioekin konbinatua. Talde-dinamiketan esperientzia duen herriko psikologoak parte-hartzaileen beharren arabera konbinatuko ditu saioak.

Banakako elkarrizketetan jasoko diren ekarpenekin eta antolakuntzaren proposamenekin eraikiko dituzte saioak.

Saio bakoitzak ordu eta erdi izango du, eta honela banatuko dira denborak eta edukiak:

  • Fase soziala: Lehenengo 15-20 minutuak herriko berriez, albiste edo ekitaldiez, pertsona bakoitzaren beharrez eta abarrez hitz egiteko erabiliko dira.
  • Landu beharreko arloen araberako edukiak:
    • Fisikoa/Gorputza: Gerontogimnasia, motrizitate lodi eta fina, psikomotrizitatea, etab.
    • Kognitiboa: Arlo kognitiboa estimulatzeko ariketak; kalkulua, memoria, espazioa/denbora, etab.
    • Emozionalak: Bizitza-istorioak lantzea, betetako funtzioak, harreman garrantzitsuenei buruz hitz egitea, doluak eta galerak … jakinik ongizate orokorrerako arlo delikatuena eta, aldi berean, beharrezkoena dela.
    • Sozialak: Talde barruko kide izatea, lehendik dauden harremanak indartzea, gizartearen barruko rol berriaz hitz egitea, bakoitzak besteentzat interesgarria edo erabilgarria izan daitekeen zerbaiten ekarpena egitea, etab.
  • Erlaxazio-fasea: Saio bakoitzeko azken 15-20 minutuetan erlaxazio-jarduerak egingo dira, horretarako, giro bero eta atsegina sortuz.

PROGRAMAREN FASEAK

1. Pertsonak erakartzea: (5 ordu)

Interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana duten profesional/agenteekin (anbulatorioa, jubilatuen etxea, farmazia, kirol-polizia, etab.) harremanetan jarriko gara, informazioa eman eta parte-hartzea sustatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, aldez aurretik bilera bat egingo da, denekin batera edo banaka, eragile horiei programaren berri emateko eta azaltzeko.

2. Banakako elkarrizketak: (15 ordu)

  • Programan parte har dezaketen detektatutako pertsonekin banakako elkarrizketak egingo dira.
  • Fase honen helburu nagusia parte-hartzaileen arlo desberdinen (organikoak, kognitiboak, emozionalak eta sozialak) balorazio laburra egitea da, bai eta profesionalarekiko loturaren bidez gune seguru eta konfiantzazko bat sortzen hastea ere.

3. Programa gauzatzea: (15 +8 ordu)

Taldeko saioak abian jartzea.

4. Programaren balorazioa: (10 ordu)

Parte-hartzaileekin bakarkako elkarrizketak egingo dira berriro, programaren eragina baloratzeko eta horietako bakoitzaren banakako balorazioa egiteko. Bestalde, taldean denen arteko balorazio bat egingo da, proposamen berriak erakartzeko eta aipatutako helburua -parte-hartzaile aktibo sentitzea- betetzeko. Horretarako, elkarrizketa erdiegituratuak eta test objektiboak erabiliko dira.

DENBORALIZAZIOA

Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute, astean saio bateko maiztasunarekin, hiru hilabetez (denboran luzatzeko aukerarekin, hala baloratuko balitz), Kultur Etxean.

PROIEKTUAREN EBALUAZIOA

  • Parte-hartzaileen balorazioa (lehen aipatua)
  • Agenteen eta profesionalen balorazioa (medikua, farmazialaria, gizarte-langilea, psikologoa, etab.), helburuak bete diren eta erabiltzaileen beharrak bete diren baloratzeko.
  • Udala eta erakundea. Talde-proposamen berriak (mindfulness …), adineko pertsonek eskolan emandako hitzaldiak (adib.: ofizioak, historia, tradizioak, etab.), antzerkiak eta bizi-zikloak bateratzen dituzten jarduerak (baratzeak, etab.).

 Triptiko informatiboa (PDF 578KB)