Gizarte-ongizatea

 
Norbanakoaren eta familia-taldearen gaitasunak indartzera bideratuta dago. Familia-sistemako kideak batzen dituzten loturak sendotzea du helburu, hauek osasuntsuak eta eraginkorrak izan daitezen. Kideen bilakaeratik eta hauek familian, lagunekin, eskolan, etab. izandako elkarrekintzatik eratorritako gorabeherak gainditzeko estrategiak irakasten ditu. Familia-errealitateari euren artean osagarriak diren hiru mailatan ekiten zaio: aholkularitza-maila, hezkuntza-maila eta dinamika disfuntzionalei ekiteko maila.