Gizarte-ongizatea

 

Mendetasuna honela definitzen da: adin, gaixotasun edo minusbaliotasunetik eratorritako arrazoiengatik pertsonek duten egoera iraunkorra. Egoera iraunkor hau autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala falta izateari edo galtzeari lotuta dago eta pertsona hauek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza handia edo beste pertsona batzuen arreta ezinbestekoa dute. Mendetasun egoera baloratu ostean eta zerbitzu espezializatuek emandako graduaren arabera, honako baliabide hauek eskuragarri izan ditzake:

  • Autonomia pertsonalaren sustapen eta prebentzio zerbitzua.
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa.
  • Telelaguntza zerbitzua.
  • Eguneko eta gaueko zentroaren zerbitzua.
  • Egoitza zerbitzuak (iraunkorra edo aldi baterako).
  • Familia inguruan zainketarako prestazio ekonomikoa.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.