Gizarte-ongizatea

 

Orozkoko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren oinarrizko unitate bat da, udalerriko herritar guztiei zuzentzen zaiena: Hirugarren adinekoei, familiei, haur zein nerabeei, etab. Zerbitzuak edozein herritar artatuko du. Herritarra, lehenengo, Gizarte langile batekin egongo da eta honek dagokion informazioa eta orientazioa emango dio. Honek kasuari irtenbidea aurkitzeko edo beste zerbitzu batera bideratzeko izapideak hasiko ditu.

Balio eta diziplina anitzeko jarduera-unitatea da, honako funtzio hauek dituena:

  • Dauden baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa ematea.
  • Prestazioak eta zerbitzuak eskuratzeko erraztasunak ematea eskubidea duten pertsona guztiei.
  • Udalerrian bizi eta oinarrizko beharrizanak (elikagaiak, estatua, etab.) bete barik dituztenei laguntza ematea.
  • Adinagatik, minusbaliotasunagatik edo gaixotasunagatik erabateko garapen pertsonala eta soziala izatea oztopatzen dizkien egoera zailak dituzten pertsonei ahalik eta autonomoen bizitzen laguntzea.
  • Laneratzeko aparteko zailtasunak dituztenen gizarteratzea laguntzea.
  • Zailtasun egoeretan dauden adin txikiko eta nerabeen ongizatea sustatzeko eta babesteko lan egitea beste erakunde eta gizarte agente batzuekin lankidetzan.
  • Gizarte bazterketa saihestea.
  • Gizarte arazoen konponketan komunitatearen inplikazioa sustatzea.
  • Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera-berdintasuna sustatzea.
  • Mendetasun egoera aitortzea
  • Gizarteratzeko laguntza berezia
  • Balioezintasun-pentsio ez kontributiboak
  • Aparkatzeko txartela ezgaituentzat
  • Telelaguntza zerbitzua
  • Minusbaliotasunaren balorazioa
  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua
  • Gizarte-larrialdiko laguntzak
  • Erretiro-pentsio ez kontributiboak

Harremanetarako

Gizarte Ongizate Saila - Orozkoko Udala
Zubiaur Plaza, 3 48410 - Orozko

Oinarrizko gizarte zerbitzua

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara
  • Telefonoa: 94 633 96 33
  • Helbide elektronikoa: orozko.gizarte@bizkaia.org

 

  • Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsona kopurua
  • Bestelako ekintzak