Orozkoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Orozkoko Udalerriko biztanle guztiei inolako diskriminazio barik arreta emoten deutso. Batez be, errekutsorik ez daukien pertsonei edo oso gitxi daukiezenei laguntzen jakie, eta gizarte bazterkeria sortzen daben kausen ezagutza eta beraiei heltzeko moduak lantzen dira.
Helburua bazterkeriari orokorrean heltzea da, hain zuzen bere baztertuta geratzeko arriskuan dagozan pertsonei edo taldeei euren kontura bizitzeko behar dabezan errekutso ekonomiko, pertsonalak eta sozialak emonez.