Hezkuntza

 
Instalazioak:

Orozkoko Ikastetxe Publikoa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola da, 2 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Guztira 17 ikasgela ditu, bi eraikuntzatan banatuak. Horrez gain, badira psikomotrizitate gela, informatika gela, gimnasioa, jangela, etab.

Eskolatik pasabide zuzena dago Udal frontoi estalira, barruko igerilekura eta Udal erabilera askotako pista estalira. Instalazio hauek egunero erabiltzen ditu ikastetxeak ikasleen formaziorako.
Horrez gain, ikastetxetik metro gutxira eskolak noizik behinean erabiltzen dituen beste instalazio batzuk daude. Hala nola, Orozkoko Museoa, Udal liburutegia, zine aretoa, Udal futbol zelaia, frontoi irekia, tenis pista eta parke publikoa.
  • Eskola-orduak
  • Baliabide eta hezkuntza-helburuak
  • Zerbitzuak

Kontaktua

Helbidea: Ibaiondo, 6 - 48.410 - Orozko
Telefonoa eta faxa: 946 339 615
E-mail: 014382aa@hezkuntza.net