Hezkuntza

 

Orozkoko helduen heziketa iraunkorreko zentroan zabaldurik mantentzen dute izen emate epea, inork lekurik gabe gera ez dadin.

Izen emate epeari buruzko informazioa Basauriko HHI zentroan (944402022) aurki daiteke. Baita Orozkoko Gazteentzako Informazio Gunean ere (astelehen, azteazken eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara. 946339945). Bestela, herritarren informazio telefonora deitu: 945890983.

Helduentzako eskola honetako eskaintza honako hau da:

  • Atzerritarrentzako espainiera. Etorkinei zuzenduta.
  • Kultura orokorra. Nahi dutenek kultura ezaupideak hobetu eta lehenago ikasitakoa eguneratzeko aukera daukate. Gainera, ikastaro honetan oroimena lantzeko tailerra garatzen da, pertsona nagusiei zuzenduta dagoena.
  • Ekintza soziokulturalak. Bisita gidatuak eta txangoak interesgarriak gerta daitezkeen zentroetara. Ekintza guzti hauntzako diru-laguntza Orozkoko Udalak ematen du.