Kontaktua:
Helbidea: Untzueta, 5 - 48.410 - Orozko
Telefonoa: 946 339 713
E-mail: orozko.orozko@haurreskolak.net
Instalazioak:
Orozkoko Haurreskola bost gelaz osatuta dago, bi gela 0-1 urte bitartekoentzat, beste bi 1-2 urte bitartekoentzat eta guztiok erabiltzen duten psikomotrizitate gela bat. Horrez gain, bulegoa eta sukalde txiki bat ere badute.
Eguraldi ona egiten duenean, umeek kanpora irteteko aukera daukate patioari esker.
0-1 urte bitartekoentzat guztira 16 plaza daude (8 haur gela bakoitzeko) eta 1-2 urte bitartekoentzat 26 plaza (13 haur gela bakoitzeko).