Tokiko Agenda 21a Tokiko Plan Estrategikoa da, ekonomia, gizarte eta ingurugiro arloko udal kudeaketa garapen iraunkorrera zuzentzen duena. Tokiko administrazioak, herritarrek eta herriko elkarteek elkarlanean burututako prozesua da.
Bere helburua herritarron bizi-kalitatea hobetzea, beti ere ingurugiro, gizarte eta ekonomia arloko iraunkortasuna bermatuz. Hau da, honakoa lortzera jotzea:
- Kalitatezko ingurugiro osasuntsua.
- Kohesioa eta justizia soziala.
- Oparotasun ekonomikoa.
Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hamar Udalek Tokiko Agenda 21 darabilte hirietako ingurumena kudeatzeko eta ongizatea hobetzeko tresna gisa. Hau da, Iraunkortasun Diagnostikoa, Tokiko Ekintza Plana eta Jarraipen Plana. Hamar udalak Udalsarea 21eko kide dira jada, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea.