Kirolak

 

Instalazioak:

  • Futbol-11ko belar artifizialeko zelaia, luzetarako norabideaz eta futbol-7ko bi zelai zeharkako norabideaz. 600 pertsonentzako lekua daukan tribuna estalia.
  • Estali bako kirol pista (futbito, tenis, eta abar.)
  • Erabilera askotarako kanpoko igerilekua: 6 kalegaz eta 25 m x 12,5 m-ko dimentsioakaz.
  • Umeen igerilekua eta kanpoko txapoteoa.
  • Udako denboraldian hondartza-gunea solarium gisa erabiltzen dana.
  • Ur berodun igerilekuak: 5 kalegaz eta 20m x 10 m-ko dimentsioakaz.
  • Urbero erromanoa eta dutxa bitermikoa.
  • Estalitako frontoia: plegatzeko harmailakaz eta 600 pertsonentzako lekuaz.
  • Boulderra.
  • Muskulazio-Gimnasioa/kardio.
  • Bi aldagela-komun erabiltzaile partikularrentzat.
  • Bi aldagela-komun taldeen erabiltzaileentzat.
  • Aldagela-komuna arbitroak edo monitoreak erabiltzeko.
  • Bi komun sarrerako hall-ean.

Kirodegiko instalazioetara eguneroko kuota bat ordaindu ondoren sartu ahal izango da. Bazkideak direnak urteko kuota bat ordainduko dabe. Gaur egun, 900 bazkide gitxi gora behera dagoz, eta gehienak familia osoetako kideak dira.

Gehien erabiltzen dabenak eta jarduerak

Orozkoko Eskola Publikoak: kiroldegiko frontoian, gimnasia eta ur berodun igerilekuan, igeriketa egiten dabe ikasleek. Eguraldi txarra dagoenean, jolastokiko estalitako pabeiloia erabiltzen dabe. Era berean, hainbat ekintzetarako bere: inauterietan, ikasurteko amaierako jaia antolatzeko eta abar.

Olgetan Esku Pilota Kirol Elkarteak: astelehenetan eta eguenetan, frontoian entrenatzen dabe. Dagokien kategorietan, kirol eskolako eta federatuen arteko txapelketetan parte hartzen dabe.

Atxulaur Kirol Elkarteak: astelehenetan eta barikuetan, futbol zelaian entrenatzen dabe. Dagokien kategorietan kirol eskolako eta federatuen arteko txapelketetan parte hartzen dabe.

Ikasurtean zehar umeentzako igeriketa ikastaroak antolatzen dira. Gitxi gora behera 90 umeek (mutil eta neska) parte hartzen dabe. Adinaren eta mailen arabera banatuta; gimnasia uretan eta helduentzat igeriketa. Udaberrian, 5 urteko umeentzat “uragaz familiarizatzeko” ikastaro bat antolatzen da.

Kirol-instalazioetako Zerbitzuen Araudia (Araudi osoa Bizkaiko Aldizari Ofizialean argitaratuta dago, 2007ko ekainaren 25ean, 124. zenbakia).

Kontaktua

Helbidea:
Orozkoko Kiroldegia. Ibaiondo, z/g - 48.410 - Orozko

Telefonoa: 946 339 616

Harremanetarako pertsona(k): Tere eta Ekka

Beharrezko agiriak

  • Izena emateko buletina, behar bezala beteta.
  • Titularraren NANaren fotokopia.
  • Famili liburuaren fotokopia, famili abonuaren modalitatea eskatuz gero, NANik ez duten adingabeentzat.
  • Erroldatze-ziurtagiria, abonu modalitatea erroldatu gisa eskatuz gero.
  • Banku-kontu zenbakia, ordainketa bankuan helbideratuz gero, edo eskudiruan ordaintzea udal kirol instalazioetan.