Kultura

 

Bizikletak alokatzeko zerbitzu bat dago museoan. Helduentzat paseoko 4 bizikleta, umeentzat 2 bizikleta, 3 tandem eta 2 bizikleta elektriko dagoz. Denak jarduera honekin gozatzeko guztiz ekipaturik daude: kaskoak, bonbak, giltzarrapoak eta txikienak euren gurasoen bizikletetan ezartzeko aulki txikitxuak ere badauzkate.

Gainera, Orozkoko plano bat eskatu ahal da; bertan, bizikletaz egiteko ibilbideak agertzen dira.

Prezioak:

  • Bizikleta normala: egun erdia: 2 euro, egun guztia: 4 euro.
  • Tandem-a: egun erdia: 4 euro, egun guztia: 8 euro.
  • Elektrikoa: egun erdia: 5 euro, egun guztia: 10 euro.
  • Umeena: egun erdia: 1 euro, egun guztia: 2 euro.