Kultura

 
Udal liburutegia

Udal liburutegia Orozkoko Eskola Publiko Zaharrean dago eta harrizko eskaileratatik sartzen da, Udal Frontoi ondoan kokatuta dago. Helbidea: Ibaiondo, 3.

Azalera 140 m2- koa da. Gehienez 40 pertsona sar daitezke.

Liburutegiko arauak

  • Sarrera askea eta dohaina da.
  • 6 urte baino gazteagoak diren umeak arduradun heldu batekin egon behar dira beti.
  • 6 eta 14 urte arteko umeak liburutegian egon daitezke baina beti gurasoen edo tutoreen ardurapean. Liburutegia ikasteko eta jolas-jardueren leku bat da ume txikiak zaintzeko lekua ez da.
  • Ixiltasuna eta beharrezko hezkuntza gordetzen ez dauan irakurlea kanporatuta izango da.
  • Ez dago edaterik, ez jaterik, ez erretzerik ezta telefono mobilak ere erabiltzerik.
  • Maileguak: liburuak etxera eroateko liburutegiko dohaineko karneta edukitzea ezinbestekoa da.
  • Eusko jaurlaritzaren arauen arabera karneta hauek Euskadiko beste liburutegietan ere erabili daitezke (http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua/ ). Udal liburutegia
  • Maileguak eta berriztatzeko epea 15 egunekoa da.
  • Kopiak ateratzeko zerbitzua:
    - Liburutegiko arduradunak kopiak ateratzeko arduradun bakarrak dira.
    - Kopia bakoitzak 0,10 € balioko dau.
  • Eskolako materialak bakoitzak ekarri behar dauz. (arkatzak, lumak, borragomak, margozteko lapitzak, etab.).
  • Zerbitzua erabiltzen dauan edozein pertsonak liburutegiko agiriak, instalazioak eta beste gauzak zuzen erabiltzeko konpromisua hartzen dau beste erabiltzaileen ondare bezala errespetatuz. Erabiltzen diren materialak tratu txarragatik kaltetuak izango balira erantzule izango da eta galdu edo kaltetua izan dan materiala barriro ekarri beharko dau.

Liburutegiko arduradunak aipaturiko arauak errespetatzen ez dabezanei sarrera galerazteko edo kanporatzeko ahalmena eukiko dau.

  • Zure liburutegia sarean
  • Mailegurako araudia

Kontaktua eta ordutegia

Harremanetarako:

Ohiko ordutegia:

  • Goizez (astelehen, asteazken eta ostiraletan) 12:00etatik 13:30era
  • Arratsaldez (astelehenetik barikura): 16:30-19:00
  • Zapatuan: itxita

Udalako Ordutegia:

  • Goizez: 12:30-14:30
  • Arratsaldez: itxita