Kultura

 
Online katalogora sarrera

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean sartuta dagozan udal liburutegien laguntzagaz ELSNko online katalogoa martxan jarri dau. Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoetako funts bibliografikoetara herritarrak sartzea da proiektu honen azken helburua.

Zure liburutegia sarean

Web orrialdetik honako hau egin ahal dozu:

  • Berritzeak: Mailegua amaitu baino 5 egun lehenago egin ahal izango dira berritzeak.
  • Eskaerak: Gehienez, 2 dokumentu eskatu ahal izango ditu irakurleak, maileguan emonda ez badagoz. Gogoratu behar da batzeko 2 eguneko epea dagoala.
  • Erreserbak: Irakurleko gehienez ere bi dokumentu erreserbatu ahalgo dira. Erreserba egiterakoan, itxaropen-zerrendan sartuko da. Dokumentua jasotzeko bi egun izango ditu irakurleak; Epea igaroz gero, dokumentua batzen liburutegitik pasatu ez bada, erreserba automatikoki desaktibatuko da.
  • Erosketa-Iradokizunak

 

Web orrialdeko zerbitzuetara zelan sartu: IZENPE txartel digitalaren bidez

Ohiko txartelagaz

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea
  • Liburutegi Zerbitzua