Kultura

 
Donibane aretoa

Donibane Aretoa erabilera anitzeko areto bat da. Igande arratsaldeetan zinema areto lez erabiltzen da eta gainontzeko egunetan bertan beste jarduera batzuk egiten dira: zineforuma, hitzaldiak, antzerkia, asanbladak, etab.

Orozkorentzako garrantzia handia daukan lan hau Udalak Bilboko Elizbarrutiarekin eraikin hau erabiltzeko lortutako akordioari esker egin da. Akordio horren arabera, Elizbarrutiak higiezin honen eta aldameneko lursailaren erabilera alokairuan utzi dau, hilero 250 euroko errentaren truke eta 50 urterako. Aretoa herriko San Joan Bataiatzailearen Parrokiari atxikitako eraikina berritzearen emaitza da. Inbertsioa 251.140 eurokoa izan da.

Donibane Aretoa barne hartzen dauan eraikina San Joan Bataiatzailearen Parrokiari bere ezkerraldetik atxikitako eraikina da, “elizako zinema aretoa” izenekoa, 144,33 metro koadroko azalera eta aldamenean 688,50 metroko lursaila daukana.


Edozein pertsona edo elkartek eskatu ahal dau erabilera eta dagokion tasa ordaintzea:

Tasak
Lanaldi erdia
(4 ordu)
Lanaldi osoa
(8 ordu)
Ikus-entzunekoekin (ordua)
Erroldatuak 159,94€ 266,56€ 21,32€/h
Erroldatu bakoak 319,87€ 426,50€ 31,99€/h
Udalarriko kultur taldeak eta elkarteak 74,64€ 149,27€ 19,19€/h
  • Karteldegia