Bisita gidatuak

Urtero, azaroko asteburuetan, Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu, bisitariei Orozkoko ondare-aberastasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko asmoz. Hiru ordu inguruko ibilaldiak izaten dira, doakoak eta adin guztietakoentzat.

Era berean, urte osoan zehar Orozko eta inguruak ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dira, gutxienez 4 pertsonaz osatutako talderentzat. Ibilbide bakoitzaren prezioa 2 eta 5 euro artekoa da eta ondoko telefono zenbakietan kontrata daitezke: 945243828  eta 645844087.

Informazio gehiagorako: www.orozkomuseoa.eus.