Kultura

Induma 

Induma

Kultura arloak proposatzen dituen zerbitzuen artean Gazte Informazio Puntua (Induma) aurkitzen da, Zubieta Etorbidea kalean 2007. urtearen bukaeran ireki zena.

Informazio puntu honek Orozkoko gazteen aisialdirako ekintza alternatiboak eskaintzen ditu "ekimen hau gero eta sinesgarriagoa egiteko eta gazteek hasiera batean duten desmotibazioa gainditzeko" esaten dute arduradunek.

Gazte Informazio Puntuan proposamen ondo antolatuak, egituratuak eta koherenteak aurkitzen dituzte, guztiak kultura eta aisiarekin lotuta.

Tailerrak, hitzaldiak, multiabentura ekintzak eta bestelako iharduera garatzen dira Induman eta horiek guztiek gazteen eta beste sektoreen arteko topaketak bultzatzea dute helburu. Gazteentzako garratzitsua da ere "haien burua neurri guztietan ezagutzea, horregatik parte-hartze bide berriak jartzen dira abian".

Kontakto telefonoa: 94 633 99 45